UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Unibertsitate Hedakuntza
Unibertsitate Hedapenerako Katedrak

Unibertsitate Hedapenerako Katedrak nortasun juridikorik gabeko unibertsitate-egiturak dira, Euskal Herriko Unibertsitateak eratuak; haien arauak bai egitura bakoitza sortzeko akordioan ezarritakoak eta bai “Nortasun juridikorik gabeko egitura eta erakundeen funtzionamendurako oinarrizko araudian” ezarritakoak dira. Katedra hauek bi helburu dituzte: ikertzea eta jakintza gizartean dibulgatzea.

 

Araudia deskargatu (pdf, 150 KB)

 

Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak Katedra

 

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedra nortasunaren eraikuntzari nahiz hezkuntza-balioei buruzko hezkuntza-erabakietan komunikazioak nola eragiten duen sakon aztertzeko aukera eskaintzen digun espazioa da; horretarako, jokabideak eta harreman sozialak nahiz pertsonartekoak identifikatuko ditu.

 

Familiako Enpresaren Katedra

Familiako Enpresaren Katedra

 

Familiako Enpresako Katedrak familiakoen jabetzan oinarritutako honelako enpresen arloko ikerketa eta prestakuntza bilatzen du, eta enpresa horiek izaten dituzten arazoetarako konponbideak eskaintzen ditu.

 

Miguel Sánchez Mazas Katedra

Miguel Sánchez Mazas Katedra

 

Miguel Sánchez Mazas Katedra gune ireki bat da, gure garaiko zientzia, teknologia, berrikuntza eta gizarteari buruzko diziplinarteko hausnarketak egiteko.

 

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.

 

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra

Unescoren “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza” Katedra

 

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.

Katedra honen helburu nagusia da ikerkuntza, prestakuntza, informazio eta dokumentazio jarduerez osatutako sistema integratu bat bultzatzea, garapen iraunkorraren eta ingurumen hezkuntzaren alorrean, goi mailako eta nazioarteko ikertzaileen eta Unibertsitateko irakasleen arteko lankidetza sustatuz.

 

Nazioarteko Ikasketen Katedra

Nazioarteko Ikasketen Katedra

 

Nazioarteko Ikasketen Katedra 2004an sortu zen, eta beraren helburua da ideiak sortzea, irizpideak osatzen laguntzea, informazioa eskaintzea eta iritzi publikoa sentsibilizatzea nazioarteko gaien alorrean. Ezagutza hori, ideia eta proiektuetan islatuta, euskal gizartearen ekintzak hobetzera zuzentzen da, mundu globalizatuan.

 

Zuzenbide eta Giza Genomaren Katedra

Zuzenbide eta Giza Genomaren Katedra

 

Katedra honek hauxe bilatzen du bere egituraren bidez: giza genomari buruzko ikerketekin eta haien aplikazioekin zerikusia duten alderdi juridikoen inguruko ikerketak, azterlanak eta dibulgazioa koordinatzea eta garatzea.

 

Azken eguneratzea: 2011/09/08