
ehuGUNE, Unibertsitatearen eta Gizarte Zibilaren arteko topaleku eta elkargune bat da non gizartearentzako garrantzi handia duten gai batzuetaz iritziak eta planteamenduak era unibertsitari batez aztertu, jorratu eta eztabaidatzen diren.
Unibertsitatearen ardura da gizartean kezka eta interes berezia sortzen duten arazo sozial jakin batzuen inguruan bere ekarpena egitea. Inolako maixu asmorik gabe, helburua gizartearekin batera gai garrantzitsuen inguruko solasaldi eta elkarrizketa antolatzea da inolako leziorik ematea baino. Unibertsitateok, eta UPV/EHUk jakina, gai garantzitsuen inguruan ez du iritzi bakar eta finkorik eduki behar, baina bai ordea gaiok jorratzeko eta hausnartzeko modu edo metodologia berezi bat. Bertan legoke ekarpena.
Azken finean, UPV/EHUk gizarte osoari gai nagusi batzuen inguruko ekarpena egitea. UPV/EHUko zientzia komunitatearen edo ikerlarien eta adituen partehartzea gai berezi batzuk jorratzeko orduan, aditu hauen guztien arteko iritzi kontrastatze bat eta gizarteko Unibertsitatez besteko arloekin eta interesdunekin iritziak kontrastatzea, eta ahal den neurrian honen berri gizarte osoari ematea, hedabide ezberdinak erabiliz.
Oraindik zehazteko dagoen arren, arazo garrantzitsu batzuk honakoak izan daitezke, elkarrizketa sortan baten ostean zehazten joango direnak: Bakegintza eta bizikidetza, biolentziak eta izukeriak gure gizartean utzitako zauriak / terrorismoaren aurkako borrokan arriskuan jarri diren funtsezko giza baloreak / Gai sozio-kulturalak eta euskal gizartearen diagnosia / globalizazioak/ finantza eta ekonomia krisiek gure eredu sozialaren gainean duen eragin kezkagarria / Maiatzak 15 bezalako mugimenduak eta "duingabetuak" / gai sozio-ekonomikoak eta demografikoak / euskaltasuna eta euskalzaletasuna fenomeno hauen guztien eraginpean / Euskal demokraziaren ereduan sakontzea eta gobernantza arazoak / Europar Batasunak, federalismo asimetrikoak, eskubide historiekoek edo beste mundu-mailako beste proiektuek eskeini ditzaketen irtenbideak euskal eraentza lantzerakoan. Beste gai garrantzitsu batzuen inguruan UPV/EHUk baditu bere egitasmoak, hala nola gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna edota garapen jasangarri edo eramangarriaren inguruan, eta ehuGUNE egitasmo horietan sakontzeko beste tresna bat izango da.
Aipatu gai guztiak aditu talde batekin kontrastatuko dira, eta hiruzpalau gai orokor eta nagusi hautatuko dira ekimenak eta ekitaldiak prestatzeko.
Ardura nagusia Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako erretoreordetzan kokatzen da. Arduradun orokorrarekin batera gai bakoitzeko unibertsitari laguntzaile talde bat osatzen joango da, ordezkaritza ahalik eta zabalena edo anitzena bilatuz: jakina jenero eta hizkuntzaren aldetik, baina baita disziplina aniz- eta tartekotasuna, kanpus eta lurraldea, eta azkenik baita ideologia ere aintzakotuz. Koordinatzaile hauekin batera gai bakoitzean ikerkuntza eta argitalpenak pilatu duten ikerlariak identifikatuko dira eta lantaldeak eratuko dira. Lantalde hauek gizarte zabaleko eragila eta adituekin bilduko dira.
Identifikatuko dira arazo nagusi bakoitzarengatik euskal gizartean zeresana duten eragileak: sozio-ekonomikoak, politikoak, ikerkuntza zein berrikuntzakoak, estrategi-gogoeta taldeak, mugimendu sozialak, adituak banaka hartuta edo taldeetan bilduta. Saiatuko gara inor ez bidebazterrean lagatzen.
Hitzaldi klasikotik ihesi, formatu partehartzaileagoak esploratu nahi dira. Finkatuko diren arazoak jorratzerakoan garrantzi handia hartuko dute euskal unibertsitarien barne koesioak eta dinamismoak. Jarduera xumeak eta jarduera irekiagoak antola daitezke. Bloggak sor daitezke. Bilerak egin daitezke euskal eragile adierazgarriekin. Diskurtso akademikoan murgiltzen diren "adituek" gizarte zabaleko "adituekin" iritziak trukatu eta kontrastatzea biziki garrantzitsua da. Internet bidezko saretzeak lagundu dezake enpeinu honetan, baina baita beste formato presentzialek ere. Hortik aurrera, ahal den neurrian gizarte osoari jakinarazi behar zaio enpeinu partehartzaile honen berri eta ahal den neurrian gizarte osoaren eta unibertsitatearen arteko komunikazioa interlokuzioa ziurtatu, bai hiriburuetan, bai euskal hiriko beste plazetan.
ehuGUNEren zuzendaria: Joxe Ramon Bengoetxea
e-mail: ehugune@ehu.es