
Argitalpen hauek UPV/EHU hobeto ezagutzea ahalbidetzen dute. Unibertsitateak argitalpen hauek bultzatzen ditu, bai paperean eta bai euskarri bideografiko edo digitaletan. Gaur egun, honako hauek daude eskura:
LIBURUA: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea 1968-1993 (Teodoro Flores)
Liburuak bi atal ditu. Lehenengoan deskribatzen dira Bilboko Unibertsitatearen sorreratik -1968an- 1993ren amaierara arte izandako gertaera garrantzitsuak, hau da, 25 urte bete arte izandako gertaera nagusiak. Bigarren atalak, berriz, aipatutako garaiaren amaieran UPV/EHU zer-nolakoa zen deskribatzen du. Liburuaren amaieran, Bilboko unibertsitatearen sorreraren XXV. urtemuga ospatzeko ekitaldian Juan José Goiriena Gandarias Errektoreak egindako hitzaldia ageri da.
Liburua deskargatu [PDF formatua - 17,4MB]
LIBURUA: Eman ta zabal zazu. UPV/EHUren Historia 1980-2005 (Santiago De Pablo eta Coro Rubio)
Liburua hasteko, unibertsitateren inguruan Euskal Herrian 1975ra arte izandako errealitate eta proiektuei buruzko sarrera bat dator. Horren ostean, UPV/EHU sortzeko proiektua deskribatzen da urratsez urrats: hasteko, euskal unibertsitate-barrutiaren sorreratik Unibertsitatearen lehenengo Estatutuen onarpenera -1985- doan tartea deskribatzen da; gero, UPV/EHUren finkapen eta garapenaren berri ematen da, lehendabiziko ureetako arazoak eta Campusetako egitura barne sartuta, eta horren ostean beste gai hauek ere jorratzen dira: ikastegi, titulazio, irakasleria, AZP eta ikasleen bilakaera; ikerkuntza, azpiegiturak eta zerbitzuak; euskararen ezarpena; gizartearekiko elkarreragina; nazioarteko harremanak, eta abar. Historia 2005eko otsailean amaitzen da, hots, UPV/EHUk bere XXV. urtemuga bete zuenean.
Liburua deskargatu [PDF formatua - 3,4MB]
DVD: 25 urte
Irudi, testu eta elkarrizketen bidez, DVD honek Euskal Herriko Unibertsitatea erakusten du, 1936ko Unibertsitateak bere garaian bete nahi izan zituen asmoen oinordeko bezala aurkeztuta. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatea 1980an eratu zen, Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimenduaren eta errebindikazio autonomistaren babespean. Horrek goi mailako hezkuntzako eta ikerkuntzako proiektu bat abiatzea ahalbidetu zuen, eta horri esker euskal gizarteak egundoko kapitala eskuratu du 25 urtez, bai giza kapital moduan eta bai jakintzazko kapital moduan.
Bideoa deskargatu [Windows Media Video formatua – 22,7MB]
Eska ditzakezu, posta elektroniko honetan: anarosa.ruiz@ehu.es