UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Unibertsitate Hedakuntza

Azken eguneratzea: 2010/12/17

UPV/EHUk eta Bizkaiko Aldundiak kultura zientifikoa sustatuko dute euskal gizartean katedra berri baten bidez
Aurkezpen argazkia

UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok aurkeztu dute gaur, azaroak 12, erakunde biek sustatzen duten Kultura Zientifikoko Katedra aurkeztu dute. Juan Ignacio Pérez Iglesias katedraduna izango da katedraren koordinatzailea. Katedrak euskal hiritarren artean kultura zientifiko eta teknologikoa zabalduko du. Hain zuzen ere, gaur egun gertatzen ari diren bilakaera zientifiko eta teknologikoak hedatuko ditu eta zientziaren berezko balioa igorriko du, bai gure garaiko adierazpen kultural bezala, bai gizarte ongizate eta kohesiorako iturri bezala. Laburbilduz, hiritarrek zientzia eta teknologia eta beraien erabilerak eta produktuak balioesten eta zientzia eta teknologiaren baloreak bereganatzen ahaleginduko da.

Horrezaz gain, eta aipatutako zerbitzuen helburura, katedrak zientziaren, teknologiaren eta kultura zientifiko eta teknologikoaren buruzko ikerketak egingo ditu. Horrela, gaur egungo mendebaldeko gizarteetan eta bereziki euskal gizartean gertatzen ari den zientziaren gainbehera ulertzen saiatuko da. Europarren %30 interesatuta dago aurkikuntza zientifiko eta garapen teknologikoez (Eurobarometro 2010), baina Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrei gehien interesatzen zaizkien gaiak aukeratzeko esaten bazaie, %8k bakarrik aipatzen ditu zientzia eta teknologia lehenengo hiru gaien artean (Elhuyar Fundazioaren Kultura Zientifikoaren Laborategiak Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen elkarlanean egindako 'Zientzia eta teknologiaren gizarte pertzepzioaren inkesta'ren datuak).

Halaber, Kultura Zientifikoaren Katedrak ikerketak egingo ditu garapen zientifiko eta teknologikoak gizartean dituen ondorioez, unibertsitateko eta unibertsitate kanpoko erakunde batzuekin elkarlanean.

 

Katedraren beste aktibitate batzuk

Katedrak aurreikusitako irakaslanak unibertsitateko fakultate eta eskolen eta batxilergoko ikastetxeen elkarlanetan jarriko dute arreta. Unibertsitate ikastegietan egintza zientifikoa bere osotasunean ulertzen lagunduko duten aktibitate osagarriak eskainiko ditu eta batxilergoko ikastetxeetan gazteen kultura zientifikoa zabaltzen lagunduko duten ekitaldiak programatuko ditu. Halaber, uda ikastaroen barruan aktibitateak antolatu ahal izango ditu.

Bestalde, hedakuntza aktibitateak izango dira publiko zabalari zuzenduak eta, beraz, inportanteenak. Besteak beste, jardunaldiak, hitzaldi zikloak, mahai inguruak, eta kultura zientifikoari buruzko beste ekitaldi batzuk antolatuko dira.

Gainera, bere arloko beste unibertsitate katedra batzuekin eta ezagutza zientifiko eta teknologikoa gizartean zabaltzen duten beste erakunde eta instituzioekin elkarlanean arituko da eta Interneten atari bat irekiko du, zientzia eta teknologia jendarteratzeko eduki bereziez osatua.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa